NESKEN KIROLA AL DA… DUDARIK GABE,… BAI!!

Harro esan dezakegu irrist hockeya gorakada nabarmena izaten ari dela nesken artean, bai SHT-n eta baita beste klub guztietan ere. Gero eta neska gehiagok praktikatzen du kirol hau.

Eskoletatik hasi eta SENIOR taldeetara, kasu batzuetan liga mistoetan, eta beste batzuetan neskentzat soilik diren liga zehatzetan … SHT-k adin, kategoria eta maila guztietako jokalariez osatutako talde bikaina du. Harro esan dezakegu SHT-ko jokalarien %30a, neskak direla… eta hau hasiera besterik ez da!
Tradizioz, ezjakintasuna dela eta, IRRIST HOCKEY-a kirol bortitza gisa identifikatu izan da. Pentsamendu hau IZOTZ HOCKEY-arekin lotuta dago eta GEZURRA da. Irrist hockey-a teknika eta zehaztasuna da. Lekuz kanpoko jokaldi edo liskarra badago, falta adierazten da.

Beraz, argi izan behar da, … ez da ez kirol bortitza, ezta mutilentzat soilik.
