SANTUTXU HOCKEY TALDEA: GURPILEN GAINEAN LANDUTAKO HISTORIA 🔥 🛼

Santutxu Hockey Taldea ez da klub bat soilik, sei hamarkada baino gehiagotan zehar Bizkaian Irrist hockey-a markatu duen borroka, pasio eta iraunkortasunaren ikurra ere bada. Bere sustraiak Sociedad Anónima Echevarría lantegi historikoan landatuta daude. Kirol espiritua zuen enpresa horrek, Bilboko lantegiarekin batera, kirol instalazioak zituen. Bertan, kirola, langileen bizitzaren ezinbestekoa zen.
Bertan, pilotaleku, bolatoki eta tenis pista xume baten artean, gurpil gaineko ametsa sortu zen. 1950eko hamarkadaren amaieran, Bilbon irrist hockey-a martxan jarri zen. Lehenengo jokalariak Echevarría lantegiko ikastun gazteak izan ziren. Eta 1959.ean Echevarría Kirol Klubaren (ECHESA C.D.) gazte kategoriako taldea ofizialki lehiatzen hasi zen. Hasierako urte haietan, inguruko beste talde batzuen aurka lehiatu zen: Jabones El Abra, Altos Hornos de Vizcaya, Iberduero, Landatxueta eta Jolaseta… besteak beste. Irrist hockey-a Bizkaian sortzen ari zen kirol gisa sendotuz.
BASARRATE EUSKAL HOCKEYAREN KATEDRALA

Laster, hasierako pista, txiki geratu zen, eta taldea etxe berri batera joan zen: Basarrate edo Etxebarria pistara. Harmailak eta aldagelak zituen kirol instalazioak, Euskal Herriko hockeyaren erdigunea bihurtu zen. Bertan, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako eta Aragoiko taldeak aurrez aurre aritu ziren goi mailako txapelketetan. Eta horietan, C.D. Echevarría arerio beldurgarri gisa ezarri zen.
1960ko hamarkada hazkunde eta lorpen handiko urteak izan ziren:
🏆 1960 – Taldeak Espainiako Txapelketan parte hartzen du, harrotazunez lehiatuz onenen aurka.
🏆 1962-63 – Bizkaiko txapeldunordeak, Basarraten eta Zaragozan jokatutako Iparraldeko Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izan zuten.
🏆 1964-65 – Senior zein gazte taldeek txapeldunorde gisa kopa irabazten dute, eskualde eta nazio mailan nabarmenduz.
🏆 1970eko hamarkada – Taldeak Euskal hockeyaren elitean jarraitzen du, Bigarren Mailan parte hartuz eta Ipar Ligan Santander eta Asturiaseko klubei aurre eginez.
Hala ere, 1970eko hamarkadaren amaieran, krisi industrialak Echevarría enpresari eragin zion, eta kirol atalak finantzatzeari utzi zion, Santutxuko irrist hockeyaren jarraipena arriskuan jarriz. Baina bere jokalari eta zaleen borroka gogoak ez zuen amore eman. Garai berri baten ordua zen.

💙 SANTUTXU HOCKEY TALDEAREN JAIOTZA

Desagertzetik urrun, berrasmatu egin zen hockeyrako grina. 1977an, auzolanaren laguntzarekin eta jokalari eta entrenatzaileen ahaleginarekin, Santutxuko Hockey Taldea sortu zen. Zailtasunak izan arren, taldeak maila gorenean lehiatzen jarraitu zuen, Bigarren Nazionalean, Jolaseta, Landatxueta eta Ingenieros bezalako klub historikoekin lehiatuz.
1980-81 denboraldiak mugarri bat izan zen gure historian. Santutxuko Merkatarien Elkartearen laguntzari esker, klubak Puenteareasen (Galizia) igoera fasean lehiatzeko baliabideak lortu zituen. Ahalegin hori saritua izan zen: Santutxu Lehen Mailara igo zen, Espainiako iparraldeko irrist hockeyaren erreferente gisa sendotuz.


🔥 GAUR, INOIZ BAINO BIZIAGO

Sei hamarkada baino gehiago geroago, Santutxuko Hockey Taldeak bere historia idazten jarraitzen du, Echevarría lantegian hasi ziren aitzindari haiek zuten ardura eta asmo berarekin. Gaur egun, 150 jokalari eta 320 bazkide baino gehiagorekin, klubak hazten jarraitzen du, kirolari belaunaldi berriak prestatzen. Eta Santutxuren izena harro darama Espainia osotik.
Gure senior emakumezkoen taldeak distira egiten du Iparraldeko Ligan. Senior gizonezkoen taldea, berriz, Iparraldeko Ligan eta OK Brontze Ligan gogotsu lehiatzen da, klub honen historiak bizirik eta inoiz baino indartsuago jarraitzen duela frogatuz.
💙🏒 Santutxu Hockey Taldea: Iragana, oraina eta etorkizuna gurpil gainean. Jarrai dezagun historia egiten! 🏒💙
