NOLA PARTE HAR DEZAKEZU SANTUTXUKO HOCKEY TALDEAN?

ESKOLAN,…
Patinatzen ikasi, ondo pasa, lagun berriak egin,… eta eskolan oso ondo pasa dezakezu.
Probatu hilabete bat doan!
Eta azkenean zure kirola ez bada … gutxienez, zu ezagutzeko aukera izango dugu!

Eskola-kiroleko gure taldeetako batean…
Pixkat patinatzen baldin badakizu, gurekin etor zaitezke jolastera eta lehiatzera. Gure talderen batean, kirol osasuntsu bat praktikatuz, ikasi eta hazi zaitezke.
…eta gainera, oso ondo pasatuko duzu.

Gure SENIOR TALDE-etako batean, gizonezkoena zein emakumezkoena …
SHT da lekurik onena, irrist hockey-a gogoko baduzu. Bertan Jokatzeko eta lehiatzeko aukera izango duzu, gure SENIOR mutil zein nesken taldeetan.
Hitzematen dizugu, … ODOLA, IZERDIA eta HOCKEY-a! … odola saihesten saiatuko garen arren.

BETERANOEN TALDEAN,…
Sasoian ez zaudela esaten badizute ere, zuk badakizu oraindik kirol honetatik asko jaso ahal duzula… Eta arrazoi badute, zer axola dio?
Argi dagoena da, denok ikasiko dugula zure esperientziatik.
HARMAILETAN …
Giro paregabean animatzea, garaipenez zein porrotez gozatzea…gustatzen bazaizu, harmaila zure lekua da. Egin zaitez bazkide eta etorri gure taldeen partidak ikustera!
Seguruenik, primeran pasatuko duzu!