GIZONEZKOEN OK BRONTZE LIGA
Santutxu Hockey Taldea: Talde bat, familia bat, amets bat egi bihurtua

Gogoak, pasioak eta ahaleginak bere saria dute. Aurten Santutxu Hockey Taldeak lan eta gogoekin helburu eskuraezinik ez dagoela erakutsi du. OK Liga Brontzera igotzea 31 urte geroago (1993-2024), kirol lorpen bat baino askoz gehiago da: urteetako borroka, konpromiso eta kirol honen aldeko maitasunaren islada da.


Entrenamendu, partida eta hesiaren kontrako kolpe bakoitzak talde bat sortu du, sinesten utzi ez duen irristaketa familia bat. Igoera hau zuena da, baina baita bertan laguntzen egon diren pertsona guztiena ere: jokaldi bakoitzean hunkitu egin diren zaleak, entrenatzaileak, familiak eta lagunak..


Orain erronka berri bat dator, maila berri bat, arerio gogorragoak… baina baita historia idazten jarraitzeko aukera ere. Ardura eta ausardia berarekin. Bihotzarekin jolasten bada, talde honek ez duela mugarik erakutsi du.
Zorionak, Santutxu Hockey Taldea! OK Brontze Ligak gerlari berri bat du orain. Eutsi goiari!!
